31. zenbakia · 1999 (2)

Bi joera bide baterako

Joxe Manuel Odriozola
BI JOERA BIDE BATERAKO Gaur egun euskalgintzaren alorreran herri-erakundeen baitan sumatzen ditudan bi joera nagusiri buruz gauza batzuk esan nahi nituzke. Bi joera hauek nolabait izendatzeko, zilegi bekit honako hizkera hau erabiltzea : joera kuantitatiboa legoke batetik, eta joera kualitatiboa bestetik. Ondorengo lerrootan bi joera hauetan hautematen ditudan ezaugarri batzuk nabarmendu nahi nituzke, beti ere, jakina, joera hauen artean erabateko mugarririk finkatzeko asmorik gabe. 1.Joera kuantitatiboa. Joera honen ordezkaririk nabarmenena, azken aldi honetan behintzat, Kontseiluareneskutik garatu da. Nola hautematen du joera honek euskalgintzaren eginkizuna? Zer da lehenesten duena? Zein da bere ustez euskararen normalizazioak hautatu behar duen bidea?