Aisialdia, hezkuntza ez-formala, bizipen positiboak eta euskara: Eman Hegoak udaleku irekien ebaluazio-ikerkuntza
Odei Guirado Irasuegi
oguirado@ehi.ikastola.eus
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595, Jone Rua AlkainJone Rua Alkain
jrua@ehi.ikastola.eus
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-9219-0094
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.3
Eman Hegoak Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak udaran antolatzen dituen udaleku irekien
egitasmoa da. Ebaluazio-ikerketa honetan 2023ko udaran antolatutako udalekuetan, aisialdi esku-
-hartzeak izandako eragina, eta, ondorioz, euskararen erabilerak izandako bilakaera aztertu da. Halaber,
udalekuetako esperientziak haurrentzako bizipen positibo gisa izan duten balioaren balorazioak jaso
dira eta aldagai batek eta besteak duten harremanari erreparatu zaio. Modu horretan, helburua izan
da erabilitako hizkuntza-estrategiaren eta esku-hartze pedagogikoaren eragina neurtzea, eta, orobat,
hobekuntzara bideratutako erabakiak hartzeko aisialdi-programa ebaluatzea. • Hitz gakoak: euskara,
erabilera, hezkuntza ez-formala, atxikimendua, aisialdia.