27. zenbakia · 1998 (3)

Ahoskera eta arauak. Arauak eta ahoskera

Lourdes Oñederra
"Everyone knows that language is variable" (Edonork daki hizkuntza aldakorra dela). Hizkuntza aldatu egiten da. Hori edonork daki. Horrela hasten da behintzat Edward Sapirrek, izan den hizkuntzalaririk onenetako batek, 1921ean argitaratu zuen "Language" liburuaren kapitulu politenetako bat. Hizkuntza aldatu egiten da. Berez eta ezinbestean, hizkuntza aldatu egiten da. Aldatzen ez den hizkuntza ez dago bizirik, mogitzen ez den umea edo irekitzen ez den lorea bezala. Hizkuntzaren, giza-lengoaiaren izaeraren ezaugarri da aldakor­tasuna, naturaz, izaeraz dagokion osagai funtsezkoa.