30. zenbakia · 1999 (3)

1996 urteko errolda. Katalanaren ezagutza. Bilakaera: 1991-1996

Institut d´Estadística Catalana
Gai zerrenda: Egoera Katalanaren ezagutzaren bilakaera Adin taldeen bilakaera Lurralde eremuak Eskualdeak 1. Egoera 1996an egindako populazioaren estatistikaren bidez populazioaren ezaugarri nagusiei buruzko datuak berritu ahal izan ditugu. Institut d’Estadística de Catalunya-k katalanaren ezagutzaren arabera populazioaren banaketa aztertzen du. Estatistika hau funtsezko tresna da azken bost urte hauetan Kataluniako berezko hizkuntzaren ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmenak izandako bilakaera aztertzeko eta, halaber, 1981ean hasitako estatistika sailari jarraipena emateko.