63. zenbakia ·
2007 (2)
Eremu ez-curricularraren garrantzia euskararen erabileran
Helena Baraibar, Kristina Boan
Sarrerako ideiak
Euskararen eta euskarazko irakaskuntza finkatzen ari da Euskal
Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, baina, Bigarren Hezkuntzan
eta Unibertsitatean goraka egin arren, oraindik asko falta da egoera normalizatzeko.
Halaber, Lanbide Heziketan euskararen egoera guztiz kezkagarria da eta honen
eragina erabakigarria da lan munduan euskara normalizatzeko egin beharreko urratsei
begira. Nafarroan eta Iparraldean euskarazko irakaskuntzaren egoera EAEkoa baino
kezkagarriagoa da. Beraz, hezkuntzan jarraitu beharko da euskara eta euskarazko
irakaskuntza sendotzen, ikasle guztiek, etxetik euskaldun zein erdaldun direnek,
euskara, hitzez eta idatziz, ondo mendera dezaten etorkizunari begira, bada,
ildo estrategiko (Gunea, 2000; Kontseilua, 2000) hauek nabarmentzen ditugu: