40. zenbakia ·
2001 (2)
Quebec-en ingelesez hitz egiten duen hiztun taldearen eta ingelesaren beraren egungo egoerari nahiz etorkizunari buruzko kezkak
Alliance Québec
Oharra: Alliance Québec Quebec-en anglofonoen hizkuntza eskubideen alde lanean diharduen erakundea da. Hemen jasotakoa, berriz, Quebec-eko legebiltzarrari zuzendutako txostenaren bi zati besterik ez dira, egoeraren kokapena eta ondorioak biltzen dituena hain zuzen. Txosten osoa ezagutu nahi duenak jo beza honako helbide honetara: http://www.etatsgeneraux.gouv.qc.ca
Quebec-en hizkuntza frantsesak gaur egun bizi duen egoerari buruzko kontsulta dokumentuak zera egiaztatzen du: frantses hiztunen komunitateak gorakada izan du Quebec-en. Frantsesa hitz egiten duten quebectarren kopurua (%94) inoiz baino handiagoa da eta Quebec-en bizi eta, ondorioz, hizkuntza frantsesekoak diren pertsonen portzentajea %82ra iristen da gaur egun. Quebec-eko hiztun ingelesen komunitateak, betidanik Quebec-en hazkundearen eta historiaren parte izan dena, arriskuan ikusten du gaur egun dituen hiztun kopurua nahiz Quebec-eko gizartean duen lekua babesteko gaitasuna. Guk zera eskatzen diogu Batzordeari: gure beharrak kontuan izan ditzala, XXI. mendean zehar indartzeko eta hedatzeko aukera izan dezagun.