30. zenbakia ·
1999 (3)
Aunitz dakit, bizitzen badakit. Baztan (Nafarroa), hizkuntzaren antropologiatik aztertua: hizkuntzen kategorizazioa komunitate e
Paula Kasares
Hizkuntzaren pertzepzioa, mundua eta hiztunaren arteko zubi-harreman moduan ikusita, hizkuntza-hiztunen arteko harremanei eta hauek hizkuntza horietan interaktuatzen duten moduari loturik hartuta, oso gauza konplexua dela ikusiko dugu. Sarritan erabilitako hizkuntza ez da hiztunaren hautuaren ondorio edo, hala izanez gero, hiztunak ez du eskubide berdintasunez hautatzen zertaz hitz egin nahi duen, norekin eta noiz. Aldiz, hiztunak hizkuntza kategoria konplexu moduan hartzen du, balore, eskubide, nahiz jerarkian leku jakina aitortuz. Halaber, bere eguneroko bizitzan eremu fisiko jakin batekin loturik ikusten du.