27. zenbakia ·
1998 (3)
Los prejuicios lingüísticos (Jesús Tusón). Liburua
Joxe Manuel Odriozola
Liburu honen jatorrizko argitalpena katalanez idatzi zuen Jesús Tusón-ek (Mal de llengües. A l'entorn dels prejudicis lingüístics, 1996). Katalanez idatzitakoa hamasei aldiz berrargitaratu da, eta galizieraz egindako itzulpena (Mal de linguas) lau bider. Ez dago esan beharrik, beraz, arrakasta itzela izan duela orain arteko argitaraldietan.
Aldez edo moldez liburu honek badu nolabaiteko zerikusirik Joan Mari Torrealdairen El Libro Negro del Euskera-rekin. Azken buruan biak auzi bertsuen inguruan ari baitira: hizkuntzari buruz han-hemenka eta historian zehar esandako aurreiritzien bilduma baitira bata eta bestea. Hala ere, Tusónen eskutik datorren honek aurreiritziok ez ditu dauden daudenean bakarrik agertzen, baizik eta hizkuntza-ideologien eta irizpenen galbahean pasa ondoren, bere iritzi pertsonala eransten die egindako iruzkinei.