27. zenbakia ·
1998 (3)
Gazte Donostiarren hizkuntzarekiko harremanak
Nekane Jausoro, Iñaki Martinez de Luna, Andrés Dávila
1. HELBURUAK, METODOLOGIA ETA DISEINU TEKNIKOA
Ikerketa honetako helburu orokorra Donostiako gazteek euskararekiko dituzten jarrerak, irudiak eta motibazioak aztertzea da; hots, bilatuko dira zeintzuk diren gazte hauen praktika diskurtsiboak. Helburu zabal honen barruan beste hainbat helburu zehatzagoak bereiztuko ditugu, besteak beste ondorengo hauek: gazte hauen euskararen irudia, euskararekiko jarrerak eta motibazioak, gaztelania eta euskararen arteko harremanak, euskararen erabilera eta gizarte egoerak, eta bi hizkuntzek dituzten gizarte funtzioak.
Ikerketa honetan informazioa biltzeko erabili den metodologia koalitatiboa da, diskurtsoen munduan, hots, espazio sinbolikoan sakontzeko egokiena delako. Metodologia honetan dauden tekniketatik eztabaida taldea aukeratu dugu nagusiki.