9. zenbakia ·
1993 (3)
Hizkuntza eta Boterea
Paulo Iztueta
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
45
PAULO IZTUETA BAT Soziolinguistika aldizkaria
Paulo Iztueta
Hizkuntza gizarte-fenomeno bat da eta, beste edozein gizarte-fenomenoren antzera, bera
kokaturik aurkitzen den gizartearen kontraesanak jasaten eta eragiten ditu. Hizkuntzak,
bada, gizartearen gatazka-egoera isladatzen du. Hizkuntzak oro, berez, balio berekoak dira
eta guztiek dituzte eskubide berberak. Baina gatazka-egoeran dagoen herri batean, kasurako
gurean, hizkuntz eskubide indibidualak eta kolektiboak gurutzatzen direnean, lehenagokoak