Zenbakia

MISZELANEA

15,00

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-138 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
somdn_product_page

Hitzaurrea

somdn_product_pageBelen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila


Osasun arreta euskaraz: Aramaioko egoera. Atzera begirako azterketa deskriptiboa

somdn_product_pageAitor Montes LasarteORCID profila

Aitor Montes Lasarte

aitor.monteslasarte@osakidetza.eus
Osakidetza
ORCID: https://orcid.org/0009-0003-6702-690XORCID profila
, Jon Zarate SesmaORCID profila

Jon Zarate Sesma

jon.zarate@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID: 0000-0003-1999-057XORCID profila
, Eider Madina LizarraldeORCID profila

Eider Madina Lizarralde

eider.madinalizarralde@osakidetza.eus
ikertzaile independientea
ORCID: https://orcid.org/0009-0003-9072-401XORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-138.1
Aipatu artikulu hau
X
Erreferentzia-estiloa:
APA
Chicago
Harvard

Montes Lasarte, A., Zarate Sesma, J., & , . (2026). Osasun arreta euskaraz: Aramaioko egoera. Atzera begirako azterketa deskriptiboa. MISZELANEA, 13-31. https://doi.org/10.55714/BAT-138.1

Montes Lasarte, Aitor, Jon Zarate Sesma, eta . 2026. "Osasun arreta euskaraz: Aramaioko egoera. Atzera begirako azterketa deskriptiboa." MISZELANEA, Abuztua, 13-31. doi: 10.55714/BAT-138.1.

Montes Lasarte A., Zarate Sesma J. eta . (2026). 'Osasun arreta euskaraz: Aramaioko egoera. Atzera begirako azterketa deskriptiboa.' MISZELANEA, pp. 13-31. doi: 10.55714/BAT-138.1.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Goian agertzen diren erreferentzia estiloak APA (6. edizioa), Chicago (16. edizioa) eta Harvard (10. edizioa) erabiltzen dute
Artikulu honek Aramaioko osasun-zentroko mediku eta erizainek pazienteekin egiten duten euskararen erabilerari buruzko ikerketaren emaitzak aurkezten ditu; zehazki, ahozko zein idatzizko harremanetako erabilera. Horretarako, ikerketa deskriptibo eta atzera begirakoa egin da hilabete osoko jarduera neurtuz, Hawthorne efektua saihesteko asmoz. Jasotako datuen arabera, euskararen erabilera altua dela esan daiteke, izan ere kaleko erabilera baino altuagoa baita. Hizkuntzaren erabileran egoera soziolinguistikoa baldintzatzaile garrantzitsua izan arren, langileen ezagutza-maila eta jarrera ere gakoak izan daitezkeela ondorioztatzen da. Hitz gakoak: Osasun-zerbitzuak, euskara, hizkuntza-jarrerak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00)

Hizkuntza-hautaketak gaztetxoen eguneroko praktiketan

somdn_product_pageAizpea Oria IrigorasORCID profila

Aizpea Oria Irigoras

oriaaizpea@gmail.com
ikertzaile independientea
ORCID: https://orcid.org/0009-0001-5600-8007ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-138.2
Aipatu artikulu hau
X
Erreferentzia-estiloa:
APA
Chicago
Harvard

, . (2026). Hizkuntza-hautaketak gaztetxoen eguneroko praktiketan. MISZELANEA, 33-57. https://doi.org/10.55714/BAT-138.2

, . 2026. "Hizkuntza-hautaketak gaztetxoen eguneroko praktiketan." MISZELANEA, Abuztua, 33-57. doi: 10.55714/BAT-138.2.

. (2026). 'Hizkuntza-hautaketak gaztetxoen eguneroko praktiketan.' MISZELANEA, pp. 33-57. doi: 10.55714/BAT-138.2.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Goian agertzen diren erreferentzia estiloak APA (6. edizioa), Chicago (16. edizioa) eta Harvard (10. edizioa) erabiltzen dute
Ikerketa honek, ikuspegi interpretatibo eta kualitatibo batetik, 11-12 urteko gaztetxoen eguneroko hizkuntza-hautaketak aztertzen ditu. Fokua hiru aldagai nagusitan jartzen da: kideen arteko talde-dinamikak, genero-sozializazioa eta erreferente berrien zein sare sozialen eragina. Gipuzkoako ikastetxe bateko kasu-azterketan oinarrituta (24 ikasle, 15 eguneko behaketa eta elkarrizketa erdi-egituratuak), aldagai horiek esparru informaletan dituzten joerak arakatu dira. Lortutako emaitzek, muga metodologikoen baitan, hiru joera nagusi plazaratzen dituzte: euskal hiztunen konbergentzia linguistikoa, genero-sozializazioaren eragina, eta kontsumo digital erdaldunek elkarrizketak gaztelaniara bideratzeko duten indarra. Ondorioek argi uzten dute hizkuntza-hautaketa harremanetan eraikitzen den prozesu sozial eta afektiboa dela; horregatik, ezinbestekoa da hausnarketarako eta euskaraz jarduteko espazio seguruak sustatzea. Hitz gakoak: Hizkuntza hautaketa, gaztetxoak, talde-dinamika, generoa, sare sozialak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00)

Emaritik uholdera. Helduen euskararen erabilera areagotzeko aukera Hernaniko aisialditaldeetan, 2024-2025 ikasturtean

somdn_product_pageLeire Goñi Iradi

Leire Goñi Iradi

leire.goi@gmail.com
ikertzaile independientea
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-138.3
Aipatu artikulu hau
X
Erreferentzia-estiloa:
APA
Chicago
Harvard

, . (2026). Emaritik uholdera. Helduen euskararen erabilera areagotzeko aukera Hernaniko aisialditaldeetan, 2024-2025 ikasturtean. MISZELANEA, 59-95. https://doi.org/10.55714/BAT-138.3

, . 2026. "Emaritik uholdera. Helduen euskararen erabilera areagotzeko aukera Hernaniko aisialditaldeetan, 2024-2025 ikasturtean." MISZELANEA, Abuztua, 59-95. doi: 10.55714/BAT-138.3.

. (2026). 'Emaritik uholdera. Helduen euskararen erabilera areagotzeko aukera Hernaniko aisialditaldeetan, 2024-2025 ikasturtean.' MISZELANEA, pp. 59-95. doi: 10.55714/BAT-138.3.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Goian agertzen diren erreferentzia estiloak APA (6. edizioa), Chicago (16. edizioa) eta Harvard (10. edizioa) erabiltzen dute
Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu; gazteen kasuan bezala, helduen aisialdi-taldeek partaideen hizkuntza-ohituretan, erabileran eraginik ote duten ikertu da lan honetan Hernaniko bost talde aztertuta. Baietz ondorioztatu da, besteak beste, talde horiek praktika-komunitate gisa ulertu daitezkeelako. Eragin hori elkarreraginean dauden aldagai askoren araberakoa da, eta, horien artean taldeentzako moldagarriak direnak identifikatuta, helduen aisialdi-taldeetan euskararen erabilera areagotzeko esku-hartze baterako oinarri bat proposatu da. Izan ere, euskararen ezagutzan dezente aurreratu bada ere, erabileran ez, hain justu, zer ikusi hura ikasi, gazteak erdalduntzeko joera baitu helduarorako trantsizioak, eta, usteak erdia ustel, eskolak bakarrik ezin du, eta gazteek bakarrik ere ez. Hitz gakoak: erabilera, helduak, aisialdi-taldeak, praktika-komunitateak, hizkuntza-irizpideak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00)

Ipar Euskal Herriko familien hizkuntza-ideologiak eta hautu linguistikoak

somdn_product_pageNahia Sarria GutierrezORCID profila

Nahia Sarria Gutierrez

nahiasar20@gmail.com
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-6397-9251ORCID profila
, Saioa Larraza ArnanzORCID profila

Saioa Larraza Arnanz

saioa.larraza@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-2248-5112ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-138.4
Aipatu artikulu hau
X
Erreferentzia-estiloa:
APA
Chicago
Harvard

, ., & , . (2026). Ipar Euskal Herriko familien hizkuntza-ideologiak eta hautu linguistikoak. MISZELANEA, 97-138. https://doi.org/10.55714/BAT-138.4

, , eta . 2026. "Ipar Euskal Herriko familien hizkuntza-ideologiak eta hautu linguistikoak." MISZELANEA, Abuztua, 97-138. doi: 10.55714/BAT-138.4.

. eta . (2026). 'Ipar Euskal Herriko familien hizkuntza-ideologiak eta hautu linguistikoak.' MISZELANEA, pp. 97-138. doi: 10.55714/BAT-138.4.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Goian agertzen diren erreferentzia estiloak APA (6. edizioa), Chicago (16. edizioa) eta Harvard (10. edizioa) erabiltzen dute
Ipar Euskal Herrian, euskararen transmisioak eta erabilerak erronka handiak dituzte oraindik ere, nahiz eta azken hamarkadetan aurrerapen esanguratsuak egin diren hezkuntza arloan. Edonola ere, familiak euskara hautatzera eramaten dituzten arrazoiak ez dira beti uste bezain argiak edota homogeneoak. Ikerketa honek gurasoen hautuen atzean dauden ideologiak aztertzen ditu, ikuspegi afektiboetatik eta identitarioetatik harago, motibazio instrumental eta sozialetara hurbilduz. Izan ere, jasotako emaitzen arabera, ikus daiteke hezkuntza mailan euskara txertatzen duten ereduak aukeratzea ez dela beti hizkuntza gutxituarekiko atxikimenduaren adierazle, eta frantsesaren nagusitasun pragmatiko eta ideologikoa oraindik ere handia dela. Nola eragiten dute, beraz, makro-mailako hizkuntza-politikek familien hizkuntza-ideologietan? Testuinguru soziolinguistiko zehatz horretan, zein faktorek eta nola baldintzatzen dute hizkuntza gutxituaren aldeko hautua? Hitz gakoak: Ipar Euskal Herria, euskara, hizkuntza-ideologiak, familien hautuak, hizkuntza- eredua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00)

Irlandako arnasguneetarako politika espazial berria: gure lurralde-estrategiarako ideiak

somdn_product_pageUnai Fernandez de Betoño Saenz de LacuestaORCID profila

Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta

unai.fernandezdebetono@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-2646-5642ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-138.5
Aipatu artikulu hau
X
Erreferentzia-estiloa:
APA
Chicago
Harvard

Fernandez de Betoño, U. (2026). Irlandako arnasguneetarako politika espazial berria: gure lurralde-estrategiarako ideiak. MISZELANEA, 139-161. https://doi.org/10.55714/BAT-138.5

Fernandez de Betoño, Unai. 2026. "Irlandako arnasguneetarako politika espazial berria: gure lurralde-estrategiarako ideiak." MISZELANEA, Abuztua, 139-161. doi: 10.55714/BAT-138.5.

Fernandez de Betoño U. (2026). 'Irlandako arnasguneetarako politika espazial berria: gure lurralde-estrategiarako ideiak.' MISZELANEA, pp. 139-161. doi: 10.55714/BAT-138.5.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Goian agertzen diren erreferentzia estiloak APA (6. edizioa), Chicago (16. edizioa) eta Harvard (10. edizioa) erabiltzen dute
Irlandako Errepublikako Gaeltacht eremuan azken hamabost urteotan gauzatzen ari den politika espaziala aztertzea interesgarria da berez, eta zer esanik ez Euskal Herriko ikuspegitik. Bereziki orain, arnasguneetarako politika berezitua eskatzen ari den unean, zeinaren zati garrantzitsu bat politika espaziala izan beharko lukeen: lurralde-antolamenduko, hirigintzako eta etxebizitzako politika. Irlandera desagertzeko arrisku bizian dago eta irlandarrak hil ala biziko neurriak hartzen ari dira geratzen zaizkien hizkuntza-komunitate bakanak babesteko eta, ahal den neurrian, baita zabaltzeko ere. Besteak beste Gaeltacht eremuko hirigintzaren gaineko hizkuntza-ikuspegia zorrozki garatzen ari dira, etxebizitza-garapenetan hizkuntza-baldintzak ere ezarriz. Merezi du aztertzea, gure lurralde-estrategiarako ideia baliagarrien bila, gure eredu propioa osatzen joateko. Hitz gakoak: lurralde-antolamendua, hirigintza, etxebizitza, Gaeltacht, arnasguneak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00)