Irakaslegaiak euskararen sistole: bizi a(ha)la iraun? Euskal Herrian euskararen transmisioan gako izango direnen azterketa
Mikel Gartziarena San Policarpo
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-0614-6129
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-137.3
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (5,00€) EHUko Arabako eta Gipuzkoako Hezkuntza Fakultateetako ikerketa misto honek (N = 608; N = 40) irakaslegaien euskararekiko eta gainerako hizkuntza kurrikularrekiko jarrerak eta auto -pertzepzioak aztertzen ditu. Emaitzek erakusten dute euskara atxikimendu eta identitatean ardatz dela, eta, oro har, gaztelaniaz eta euskaraz dituztela gaitasun eta erraztasun-mailarik altuenak, hurrenez hurren. Aldagai denek korrelazio esanguratsuak dituzte, bereziki euskarari emandako garrantziak, hitz egiteko erraztasunak eta erabilera informalak. Irakaskuntzan, ahozko jardun komunikatibo eta erabilgarriak lehenesten dituzte, ahozko jardunean trebatzeko. Halaber, sareetan eta ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia eta kalitate handiagoa aldarrikatzen dute, eredu linguistiko gisa. Euskararen transmisio eta biziberritzearen aldeko jarrera sendoa nabarmendu arren, datuek estrategia berrien premia azaltzen dute praktika esanguratsuagoak garatzeko. Hitz gakoak: Hizkuntza-jarrerak; autopertzepzio linguistikoa; euskararen transmisioa; irakaslegaiak; testuinguru soziolinguistikoa; hizkuntza-irakaskuntza. PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi (5,00€)
Mikel Gartziarena San Policarpo
mikel.gartziarena@ehu.eusEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-0614-6129
Aipatu artikulu hau