Murgiltze Astea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslegaien hizkuntza-kontzientzia kritikoa pizteko esku-hartze ikerketa
Garbiñe Bereziartua Etxeberria
garbine.bereziartua@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-4987-3315, Miren Artetxe Sarasola
Miren Artetxe Sarasola
miren.artetxe@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-7067-0179
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.2
Hizkuntza gutxituen testuinguruetan garrantzitsua da hizkuntza-kontzientzia kritikoa izatea,
are gehiago erreferente linguistiko izango diren horien kasuan. Horretarako ahalegin bat
da, hain zuzen ere, orriotan aurkezten duguna. Irakasle izateko ikasketak egiten ari diren
ikasleak izan dira esku-hartze ikerketa honetako parte-hartzaileak (UPV/EHUren Donostiako
campusean Lehen Hezkuntza ikasten hasi ziren 120 ikasle). Eta, besteak beste, hizkuntza-
kontzientzia kritikoa garatzeari begira diseinatutako Murgiltze Astean parte hartu zuten
2024-2025 ikasturtearen hasieran. Orriotan esku-hartzearen nondik norakoen berri ematen
da, batetik; bestetik, esku-hartzean zehar galdetegien bidez jasotako emaitzak aurkezten dira.
Emaitzetan ikusi dugunez, Murgiltze Astea baliagarria izan da bere neurrian, baina komenigarria
da honelako esku-hartze baten diseinua gradu osoa barnebiltzen duen plan zabalagoarekin
osatzea. Gako-hitzak: Hizkuntza-mudak, hizkuntza-kontzientzia kritikoa, esku-hartze ikerketa, unibertsitatea.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(5,00€)
