Itzulinguru proiektua. Itzultzaile neuronalen eragina euskararen erabileran
Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
eduardo.apodaka@ehu.eus
UPV/EHU Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, INNOkLab ikerketa taldea
ORCID: 0000-0002-3359-1295, Asier Amezaga EtxebarriaAsier Amezaga Etxebarria
asier.amezaga@ehu.eus
UPV/EHU Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, INNOkLab ikerketa taldea
ORCID: 0000-0002-3359-1295, Asier Basurto ArrutiAsier Basurto Arruti
a.basurto@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-133.3
Itzulinguru ikerketa proiektuak itzultzaile neuronalek (IN) euskara biziberritzeari egin
ahal dizkioten ekarpenak aztertu ditu. Ikerketan hogeita bost eragilerekin osatu zen sare bat, guztiek
esku-hartze esperimentalak egin zituzten bere jarduera-arloan eta, ondoren, haietan ikasitakoak gogoeta-
saioetan partekatu zituzten. Artikulu honetan ikerketaren abiapuntua eta garapenaz gain, esku-hartzeetan
ikasitakoak aurkezten ditugu: testugintzaren eraldaketak, testu-zainketa integrala, hizkuntza-
-ideologien eraginak, gaitasun tekno-linguistikoen birdefinizioa, eta, funtsean, disposizio psikosozial
eta dispositibo tekno-estrukturalak egoki artikulatzearen garrantzia teknologia ahalduntzaileak sortze
aldera. • Hitz gakoak: Itzultzaile Neuronalen tentsioak eta aukerak, esperientzia-sarea, jarduera-sistema,
esku-hartze esperimentalak, euskararen digitalizazioa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)