Zenbakia

Hirietako soziolinguistikaz

10,00

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi ()

Hiriguneak eta euskarazko komunikazioa

Josu Amezaga AlbizuORCID profila

Josu Amezaga Albizu

josu.amezaga@ehu.eus
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0000-0002-9072-3637ORCID profila
, Naroa Burreso PardoORCID profila

Naroa Burreso Pardo

naroa.burreso@ehu.eus
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0009-0006-3380-4699ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.1
Hedabideek euskararen aldeko politiketan zeregin garrantzitsua izan dezaketelako hipotesitik abiatzen da lan hau. Bertan, metodologia kuantitatiboak baliatuta, hiriguneen eta herriguneen arteko alderaketa egiten da, honako fenomenoa azaleraziz: euskarazko hedabideak ahulagoak dira, kontsumoan zein eskaintzan, hiriguneetan, 50.000 biztanletik beherako herrietan baino. Honen arrazoiak ulertu asmoz, hirigune eta herriguneen euskaldunen profilak aztertzen dira. Errealitatea argitu ondoren, eztabaidan sartzen gara artikuluan, honakoa ondorioztatzeko: habitataren arabera gara litezkeen komunikazio politika ezberdinak, azken batean hizkuntza politikaren helburuen araberakoak izango dira. Azkenik hiriguneei begirako komunikazio politika baterako iradokizunak egiten dira. • Hitz gakoak: Hedabideak, euskara, hiriguneak, arnasguneak, komunikazio politika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Euskara Donostiako hizkuntza-paisaian

Jasone CenozORCID profila

Jasone Cenoz

jasone.cenoz@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0001-9000-7510ORCID profila
, Durk GorterORCID profila

Durk Gorter

durk.gorter@gmail.com
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0001- 8379-558XORCID profila
, Jokin Aiestaran EtxabeORCID profila

Jokin Aiestaran Etxabe

jokin.aiestaran@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0002- 2750-6525ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.2
Artikulu honek Donostiako hizkuntza-paisaia aztertzen du, Eleaniztasun Desorekatua Espazio Publikoetan eredua oinarri hartuta. Ereduaren lehen osagaiak hizkuntza-politikako prozesuetan jartzen du arreta; kasu honetan, udalaren hizkuntza-politika laburbiltzen da hiriko hizkuntza-paisaiari dagokionez. Bigarren osagaiak, berriz, hizkuntza-paisaiako elementuak sortzeko eta diseinatzeko prozesuak aztertzea du xede. Hirugarren osagaiaren bidez, hizkuntza-paisaian islatzen diren desberdintasun eta desorekei erreparatzen zaie. Atal horretan labur azaltzen dira Donostiako hainbat auzotako kaleetan eta San Martin merkatuan egindako zenbait ikerketaren emaitzak, zeinetan euskararen eta gaztelaniaren arteko harreman asimetrikoa nabarmentzen den. Ikerketen emaitzek erakusten dutenez, hizkuntza-paisaian euskarak presentzia handiagoa izatea eta, era berean, errotulu edo seinaleak elebidun eta eleaniztunak izatea hobesten dute parte-hartzaileek. • Hitz gakoak: hizkuntza-paisaia, hizkuntza- politika, euskara, eleaniztasuna.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Madril/New York: bi hiriren eraldaketa hizkuntzapaisaiaren bidez. Hezkuntza ekintzarako tresna

Lara AlonsoORCID profila

Lara Alonso

laraalonsopinero@gmail.com
The City University of New York
ORCID: 0000-0001- 8459-1976ORCID profila
, Luisa Martín RojoORCID profila

Luisa Martín Rojo

luisa.rojo@uam.es
Universidad Autónoma de Madrid
ORCID: 0000-0003-2462- 1955ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.3 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Katalanaren eskaintza Bartzelonako saltokietan 2022an

Vanessa BretxaORCID profila

Vanessa Bretxa

vanessabretxa@gencat.cat
Departamento de Política Lingüística
ORCID: 0000-0002- 4607-9506ORCID profila
, Anna Torrijos

Anna Torrijos

atorrijos@gencat.cat
Consorci per a la Normalització Lingüística
ORCID:
, Albert Fabá

Albert Fabá

afaba@cpnl.cat
Consorci per a la Normalització Lingüística
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.4
Hizkuntza Politika Sailak egin du Ofercat Barcelona 2022 azterlana, merkataritzaren arloan katalanaren erabileraren diagnostikoa zein den jakiteko. Tresna horri esker, udalerri jakin batean katalanez egiten den merkataritza-eskaintzari buruzko adierazleak lor daitezke. Hiru faktore aintzat hartuta, hau da, errotulazioa, agurtzean erabiltzen den mintzaira eta katalanez ahoz aritzeko prestasuna aztertuta, 0 puntutik 100 puntura bitarteko indize bat lortzen da. Artikulu honetan, Bartzelonako merkataritza- establezimenduetan jendeari arreta ematean idatziz eta ahoz zein hizkuntza erabiltzen duten aztertuko dugu, bereziki erreparatuta arreta ematen duen pertsona atzerrian jaiotakoa duten establezimenduei. Emaitzen arabera, idatzitako eta ahozko hizkuntzaren Ofercat indizeen gainbehera hobekien azaltzen duen faktorea hiriaren osaera demografikoaren aldaketa da, jendeari arreta ematen dioten pertsonen tipologia ere aldatu baita horren ondorioz. • Hitz gakoak: katalana, migrazioak, merkataritza, Bartzelona.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Gasteizko guraso euskal hiztunen familiako hizkuntza politikak seme-alaben sozializazio eleaniztunerako

Anne EgañaORCID profila

Anne Egaña

anne.egana@ehu.eus
UPV/EHU
ORCID: 0009-0008-2822-4838ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.5 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

“Gero eta aldeko gehiago”: prozesu polifoniko baten sintesia

Oskar Zapata SolanoORCID profila

Oskar Zapata Solano

oskar@topagunea.eus
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: 0009-0001-6339-247ORCID profila
, Iñaki Sagardoi LeuzaORCID profila

Iñaki Sagardoi Leuza

inaki.sagardoy@unavarra.es
Nafarroako Unibertsitatea Publikoa
ORCID: 0000- 0002-9180-2783ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.6
Nafarroa Garaian, azkeneko ikerketa soziolinguistikoek (2016 eta 2021) datu kezkagarriak agertzen dituzte euskararen sustapenari buruzko jarreratan. Azkenekoan, adibidez, herritarren %37a hizkuntzaren indarberritze ahaleginaren “aurka” azaldu zen, eta %33a “ez alde ez aurka”. Aldeko jarrerek euskararen biziberritze prozesuan izan dezaketen eragin positiboa aintzat hartuta, horietan eragiteko erabilgarri izan daitezkeen praktika, diskurtso, argudio edota metodoak bilatu eta esperimentatzeko erabakia hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak 2021ean. Horretarako, iritzi eta ahots anitzen bilketa eta kontraste dinamika abiatu zuen. Prozesu horren laburpena da hurrengo artikulua. • Hitz gakoak: jarrerak, aldekotasuna, diskurtsoak, praktikak, Nafarroa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)