Hedabideak eta hizkuntza gutxituak: EITBren ekarpenak euskararen biziberritzean
Martin Txintxurreta Albizua
mtxintxurreta003@ikasle.ehu.eus
UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-1578-9093
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.2
Laburpena. Euskararen biziberritzea 1980ko hamarkadan abiatutako prozesu soziala da, euskarak
hizkuntza gutxitu gisa galdu zituen esparruak berreskuratzeko. Prozesu horretan balio sinboliko handia
izan zuen Euskal Irrati Telebistaren sorrerak, 1982an. Hain zuzen ere, sorrerako helburuetan euskara
sustatzeko zeregina ezarri zitzaion. Lan honek EITBk euskararen biziberritzean egindako ekarpenei
helduko die, hizkuntza-plangintzaren hiru arlotan (corpus-plangintza, estatus-plangintza eta jabekuntza-
plangintza) bultzatutako ekimen nagusiak bilduz. • Hitz gakoak: Hizkuntza-plangintza, hizkuntza
gutxituko hedabideak, euskararen biziberritzea, EITB.