34. zenbakia ·
2000 (4)
Udalerri euskaldunak Mugimendu izatetik Mankomunitatea egituratzera
Esteban Agirre
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) historiaren idazketa eginkizun dago oraindik eta, agian, urte-ikuspegi zabalago batetik egin ahalko da egunen batean. Hala ere, hizkuntzalaritzaren esparruari atxikiriko aldizkari honen xedeetarako, egokia deritzot ale honen ardatza den UEMAren ibilbidearen eta egindakoaren ildo nabarmen nagusiak bederen orriratzeari. Egunen bat etorriko da gaiak merezi duen adinako historia mardula egin beharko dena.
Horrelako lanari heltzeak ezinbestean dakar, honen txikian bertan, aldien arteko bereizpen batzuk egin beharra. Eta UEMAren histori ibildideari dagokionez, neuk ere, historia unibertsalean egiten denez, historiaurrea eta historia bereziko nituzke hasteko.