66. zenbakia ·
2008 (1)
Teknologia idazlearen lagun
Fernando Morillo
Aldi berean miretsita eta beldur
Gizakiok ertzean gaude oro har. Hala egokitzen zaigulako edo gogokoa dugulako,
auskalo. Baina labarretan egon ohi gara, aldi berean itsasoa ederresten eta
amildegira erortzeko beldurrez. Horrexegatik, ziur asko, muga-aro batean bizi
garela uste dugu etengabe. Egia bezain gezurra: ezohikoa askotan gertatzen denean
ez da hain ezohikoa.