120. zenbakia ·
2021 (1)
Taldean jardun, taldean hiztun
Jaime Altuna Ramírez, Jone Miren Hernández García
Praktika-komunitatea tresna egokia da hizkuntz ikerketarako, hiztun, talde eta gizarte-egituraren
artean sortzen diren dinamikak aztertzen laguntzen baitu. Baina erabilgarritasun metodologiko
horretaz gain, azken urteetan garatu ditugun ikerketa etnografikoetan, ikusi dugu praktika-komunitate
horietan eta haien kideekin lan egiteak aukera ematen digula hiztun berriei hizkuntza-ohiturak
aldatzeko prozesuan laguntzeko. Baita muda linguistikoa egiteko beharrezkoa den agentzia kolektiboa
garatzen laguntzeko ere. Artikulu honetan kirol arloko praktika-komunitate batzuetan izandako esperientzian
oinarrituko gara kirol eta hizkuntza praktiketan taldeak duen garrantzia ikusteko eta hikuntz
identitate berriak garatzeko babesguneek izan dezaketen potentzialitatea proposatzeko. • Hitz gakoak:
Praktika-komunitatea, Hiztun berriak, Muda, Nerabeak, Kirola, Babesgunea