37. zenbakia ·
2000 (2)
Sinposiumeko ondorio nagusiak
Iñaki Martinez de Luna
Partaidetzaz eta giroaz:
Ordutegi astunaren aurrean bertan bildutakoek adierazitako kemena eta gogoa handiak izan dira. Soziolinguistika Institutua sortzeko ekimenak interes handia piztu du. Egitasmo honi egindako harrera ezin hobea izan da. Urte beteko prestatze-lanetan zehar nahiz gaurko egunean lortutako partehartze zabala eta ugaria izan da.
Edukiez (I):
Soziolinguistika Institutua sortzeko egitasmoa balioztatu nahi zen gaurko saio honetan eta, oro har, ideia horrek onespen zabala lortu du. Izandako partehartze zabalaren eskutik ekarpen emankorrak egin dira. Hasierako egitasmoa bera eta hemen bildu diren ideiak ere abiapuntu guztiz baliagarria dira aurrera egiteko.
Edukiez (II)
Oinarrizko abiapuntuetan adostasun zabala azaldu da. Institutuaren baitan bil litezkeen funtzioak ugariak dira eta egitasmoa gauzatzean lehentasun bat ezartzea ezinbestekoa da. Antolaketa-juridikoaz azaldu diren ikuspuntuak anitzak eta ezberdinak dira; alde horretatik begiratuta, oraindik ere ideia ireki baten aurrean gaude.
Aurrera egiteko zereginez (I)
Egitasmo hau aurrera eramateko erronkari gogo onez egingo diogu aurre antolatzaileok. Bildutako ideia guztiak kontuan hartuta, egitasmo honen behin-betiko eraketa, ideiaren inguruan bilduko direnen eskuetan dago. Bestela esanda, antolatzaileok ideia bultzatzeko konpromisoa gure gain hartzen badugu ere, gu ez gara nor eraketa modua era batean zein bestean mugatzeko.
Aurrera egiteko zereginez (II)
Euskalgintzako kide guztiok gure indarrak batu behar ditugu, bi arrazoi nagusi direla medio: