37. zenbakia ·
2000 (2)
Ponentzia Nagusia nola osatu genuen
J. Inazio Marko Juanikorena
Antolatzaileok, Sinposiumaren Ponentzia Nagusia izango zenaren prestaketari aparteko garrantzia eman genion hasieratik. Gaiaren dimentsioa kontuan hartuta, lana pertsona bakar bati agintzea baino, DELPHI metodologia baten bitartez modu irekian osatzea hobetsi genuen. Horrela genion aurkezpenean: �»Simposiumak, beste zenbait ponentziarekin batera, Ponentzia Nagusi bat izango du, Institutuaren proiektuaren edukiak lantzeaz arduratuko dena. Ponentzia hau ez du pertsona bakar batek prestatuko; aitzitik, antolatzaileon nahia da gaiak duen garrantziagatik berau prestatzea DELPHI teknika erabiliaz eta horrela aditu eta interesatu askoren sentsibilitate eta ikuspuntu ezberdinak bertan jasoz edukiz ongi hornitzea�».