Osasuna eta euskara: bidegurutzean
Aitor Montes Lasarte
aitor.monteslasarte@osakidetza.eus
Osakidetza
ORCID:
Artikulu honetan euskara osasun arloan ere bidegurutzean dagoela defendatzen da, eta
paradigma-aldaketa baten beharra argudiatu. Legeaz harago, hizkuntza-plangintzak osasun jarduerarekin
lerrokaturiko irizpideak bete beharko lituzke autorearen ustez: ebidentzian oinarriturikoa izan,
pertsonengan ardazturikoa, eta ekitatezkoa. Horrenbestez, etorkizuneko edozein euskara-planak bete
beharreko gutxieneko baldintzak azaltzen dira, eta zenbait neurri proposatu, euskara-plan eraginkor bat
helburu. • Hitz gakoak: osasun-sistema, ekitatea, euskara, hizkuntza-plangintza