34. zenbakia ·
2000 (4)
OFERCAT. Katalanezko eskaintzaren adierazleak Santa Coloma de Grameneten (1998-1999)
Albert Fabá, Pilar López, Noemí Ubach
Lan hau Santa Coloma de Grameneteko L´Heura hizkuntza normalkuntza zerbitzuak egina da eta Kataluniako Generalitateak saritu egin du. Honen berri ezagutzeko aukera izan genuen Bilbon egindako Eremu Urriko Hizkuntzen Nazioarteko Biltzarrean eman zuten komunikazioaren bidez. Zertan datzan zehatzago ezagutzeko saritutako lana ekarri dugu hona, luzetxoa bada ere gure irakurle askori lagungarri gertatuko zaiolakoan.
1.- Sarrera:
Santa Coloma de Gramenet da, zalantzarik gabe, Katalunian migrazioaren fenomenoak gehien eragindako hirietako bat. 1915ean mila eta bostehun biztanle zituen nekazal herri txikia zen, eta egun ehun eta hogei mila biztanletik gora dituen hiri metropolitanoa da. Populazioaren hazkunde hau ez zatekeen posible izango kanpoko ekarpen demografikorik gabe. Azken jende etorria 1960 eta 1970 bitartean izan zen eta beronekin ehun mila biztanleen kopuru mitikoa gainditu zuen.