119. zenbakia ·
2021 (2)
Nola berrezarri oreka ekolinguistikoa?
Carme Junyent
Artikulu honen hasieran hizkuntzen egoera globala azaltzen da, haien mehatxuei eta suspertzeari
dagokienez, ondoren funtsezko gai bati heltzeko: nola lortu mendeko hizkuntzek bizirik irautea
minorizatuak izan diren eta egun hizkuntza askoren helmuga diren eremuetan. Kontuan izanik leku
oso eleaniztunetan hitz egiten diren hizkuntzak direla hizkuntza menderatzaileen presioari hobekien
eusten diotenak, artikuluak planteatzen du estrategia jakin batzuen bidez (gaitasun pasiboa, ulergarritasuna,
etab.) iritsi berri den aniztasuna baliatu daitekeela komunitate eleaniztun bat sortzeko, hizkuntzen
dinamika aldatzeaz gainera aurre egingo diona hizkuntza menderatzailearen presioari. Hitz gakoak:
Ordezkapen linguistikoa, elebitasuna, eleaniztasuna, migrazioak, aniztasun linguistikoa.