47. zenbakia ·
2003 (2)
‘MUGAZ GAIN’
Arantxa Alkorta, Jügen Wolff, Petra Zimmermann
SARRERA
TANDEM izenez ezagutzen den metodoak, guztira, 25 ikastetxe eta onarpen publikoa duten elkarteei, eta unibertsitateko 15 proiekturi ematen die izena. Hizkuntzen ikasketan elkartrukea oinarritzat duen metodologia didaktikoa da Tandem.
Ez da, ordea, elkartrukea soilik egiten; ikastaroak antolatzen dira lurralde ezberdinetako bi talde batera bilduz: esate baterako, Donostian alemaniera ikasi nahi duten euskaldun nahiz erdaldunak, eta gaztelera ikasten ari diren alemanak (tamalez, euskara ikastera bizpahiru aleman besterik ez dira etortzen urtero) egunero 2 orduko jardunaldietan biltzen dira, ordubetez gaztelera eta beste ordubetez alemaniera lantzeko. Ikastaro hauetan ekintza kulturalak nahiz bestelako eztabaidak izan daitezke mintzagai.