Mihigintzatik Marikobasora: prozesu baten kontakizuna
Txerra Rodriguez
txerra.rodriguez@gmail.com
Emuneko aholkularia
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-1243-7690
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.5
Euskara elkarteen gaineko tesia egiten ari nintzela, Tximintx elkartean hausnarketa prozesu
bati ekin genion eta, tarteka, tesian ateratako ondorio batzuk txertatu genituen prozesu horretan.
Abiatzeko dena prest genuenean, pandemia etorri eta prozesua hankaz gora jarri zen. Orduan, Tximintxek
beste batzuekin batera Marikobaso izeneko espazioa sortu zuen Derion. Kontakizun honetan,
tesitik abiatuta Marikobasoren lehen urteko ibilbidea marrazten da, kontuan hartuta hausnarketa prozesuak
zer isla izan duen errealitatean. Elkartegintza prozesu arin batek zer bilakaerak, moldaketak eta
ebaki-puntuak izan dituen aztertzen da, auto-etnografiatik gertuko ikuspuntu batetik. • Hitz gakoak:
Euskara elkarteak, euskalgintza, auto-etnografia, mugimendu soziala.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)