25. zenbakia · 1997 (2)

Lore jokoen ingurumenaz

Jean Louis Davant
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan %%% euskalkulturarenbatzarrea baleazaleenkalea12-1./20011Donostia 25. zk / 1997ko abendua GAIAK 1810ean Dublinen jaio zen Antoine d'Abbadie, eta 1897an hilen da. Aita Urrüstoiko bazuen, irlandarra zuen ama, eta berak Dublinen pasa zituen lehenbiziko hamar urteak. Irlandarra da beraz, euskalduna halere, aitak euskaraz erakatsi baitzion, zubereraz naski; baina gero lapurtarra izango da nagusiki, Lapurdin biziko baita ia mende erdiz (1849-1897), eta lapurteraz idatzi zituen euskarazko bere idazlan urriak: hiruzpalau gutun dira