56. zenbakia ·
2005 (3)
– Lehen eta bigarren hizkuntzen ulermen eta adierazpen idatzian eragiten duten faktoreak Euskal Herriko ikasle elebidunengan
Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga
Lan hau lehen hizkuntzatzat euskara eta bigarren hizkuntzatzat gaztelera izan duten Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza ertaineko eta unibertsitateko ikasle elebidunengan kokatu zen. Ikasle hauek testuinguru akademikoan egunero erabiltzen dituzten testuak ulertu, ikasi eta idatziz adierazteko duten gaitasunean erabakigarriak izan daitezkeen bi faktoreren eragina aztertu zuen, hots, euskararen eta gazteleraren erabilerarena eta bi hizkuntzen jabetze historiarena.