35. zenbakia ·
2000 (1)
Katalanera Kataluniako ‘berezko hizkuntza’ izatearena zertan den
Antoni Mirambell i Abancó
SARRERA
Katalunian hizkuntzaren erabilpenaren arau multzoan, hizkuntza Zuzenbidea osatzen duen araudia interpretatu eta aplikatzen zalantza gehien sortu duen disposizioetako bat katalanera Kataluniako berezko hizkuntza�» edo lengua propiatzat�» jotzen duena da.
Urtarrilaren 7ko 1998/1 Legea oinarri hartuta (Hizkuntza Politikari buruzkoa) berezko hizkuntzaren printzipioaren taxukera indartu egin dela ikusten da. Eta ondorioz, baita araudi mailako bere ondorioetan ere.
Berezko hizkuntzari�» buruzko azterketa hau, ikuspegi juridikotik, hiru eremu desberdinetan egituraturik dator2: