66. zenbakia ·
2008 (1)
Katalanaren itzulpen automatikoa
Mikel L. Forcada
Itzulpen automatikoan, testu idatziekin egiten da lan eta, bereziki, testu
informatizatuekin, hau da, euskarri informatiko batean gordeta dauden
testu-dokumentuekin, esate baterako, testu-tratamenduko programekin sor edo
edita daitezkeen dokumentuak. Automatikoa da informatika-sistemek
egiten dutelako, hau da, software egokia instalatuta daukaten ordenagailuek.
Honela definitzen da itzulpen automatikoa: sorburu-hizkuntzan
idatzitako testu informatizatu bat eraldatzea (informatika-sistema bat erabiliz)
xede-hizkuntzan idatzitako beste testu informatizatu bat lortzeko;
itzulpen landugabea deritzogu azken testu horri.