29. zenbakia ·
1998 (1)
Katalana justizia-administrazioan gaur egun
Agustí Pou i Pujolrás
I. SARRERA
Inorri ez zaio arrotz egiten autogobernuaren instituzioen berreskuratzearekin batera hasi zen hizkuntz normalkuntza prozesuak esparru judizialean oztopo serioak topatu dituela -eta topatzen jarraitzen dituela-. Oztopo horiek kezkagarriak bihurtzen dira justizia administrazioan, bera izan baita erkidego autonomoen berezko hizkuntzak berreskuratzeko gutxien egin duen botere publikoa. Honetaz gain gaiaren inguruan ez dago datu estadistiko ziurrik, eta datuak eman direnean kopurua jarduera juridikoan ez da %4 edo 5etik pasatzen.
Katalunian sarrera gisako azalpen txiki hau guztiz baliozkoa da. Justizia administrazioan katalan hizkuntzaren normalkuntzan egindako lanak, ez bada ekintza puntual batengatik edo, ez du presentzia esanguratsua Ámbit jurídic y normalicació lingüistica.Barcelona: Centre d´Estudis Juridics y Formació Especializada, 1993; L´Administració de justicia als estats plurilingües. Barcelona: Centre d´Estudis Juridics y Formació Especializada,1997; eta Justforum aldizkariaren 9. alea, 1998ko ekaina.', true); return false" href="?" class="helpLink" id="l1">[1]. Egoera honek esparru horretan katalanaren erabileraren behin-behinekotasuna iraunarazi egiten duten izaera desberdineko faktoreen zerrenda bati erantzuten dio. Hau ikustera dago zuzendua lan honen zati bat. Gainera lan honetan saiatzen gara kataluniako justizian katalanaren erabileraren egoeraren datu batzuk ematen, bai eta egiten diren jarduerak azaltzen. Hala ere, gure helburua ez da azterketa zehatz bat egitea, bestela da, guk nahi duguna da justizian katalanak duen presentziaren eta, gehien bat eta zoritxarrez, haren gabeziaren alderdi inportanteenei buruzko zirriborro bat egitea.