EUskal errepertorioa hedabideetan 48. zenbakia · 2003 (3)

Kaleko hizkera telebistako saioetan

Asier Larrinaga
Aipatu artikulu hau
X
Reference style:
APA
Chicago
Harvard

Larrinaga, A. (2003). Kaleko hizkera telebistako saioetan. EUskal errepertorioa hedabideetan.

Larrinaga, Asier. 2003. "Kaleko hizkera telebistako saioetan." EUskal errepertorioa hedabideetan.

Larrinaga A. (2003). 'Kaleko hizkera telebistako saioetan.' EUskal errepertorioa hedabideetan.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Reference styles above use APA (6th edition), Chicago (16th edition) & Harvard (10th edition)
18 aldiz deskargatu da.

Telebistarako lan egiten duen hizkuntzalari baten ikuspegitik ez dago hizkuntza-aldaera baino adigai garrantzitsuagorik. Hizkuntza-aldaerak –hizkerak, bestela esanda– azpikodeak dira, hizkuntza-kode osoaren barruko multzoak dira, komunikazio-egoera bakoitzak ezarritako eskakizunen arabera bereiziak. Komunikazioa arrakastaz gerta dadin, egoeraren eskakizunei behar bezala erantzuten dien hizkuntza-aldaera aukeratu behar da. Arrakastarik ezak, kasurik txarrenean, komunikazioa etetea dakar, eta ikusleak galtzea, telebistako saioei buruz ari bagara. Pentsa liteke, hartara, euskara faktore mugatzailea dela telebistan nahi bezalako programazioa osatzeko, onartua baitugu euskara hizkerez urria dela, batez ere hedabideetan nagusi diren hizkuntzen aldean.
18 aldiz deskargatu da.