Kalaallitsut gaur egun: Groenlandiako hizkuntza egoeraren bilakaera azken hamarkadetan
Txerra Rodriguez
txerra.rodriguez@gmail.com
Emuneko aholkularia
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-1243-7690
Inuitak Artikoan bizi diren jatorrizko herri bateko kideak dira: Alaskan, Siberian, Kanadan
eta Groenlandian. Egoera oso ezberdinak bizi dituzte hizkuntzari dagokionez: ia desagertzeko
zorian dago inuitera Alaskan eta Siberian eta, aldiz, Groenlandian biziberritze prozesu indartsua da
abian. Artikulu honetan, batez ere, Groenlandiako hizkuntza eta jendarte egoerari erreparatu nahi diogu
(biak ala biak zeharo lotuta daudelako), baina beste lurraldeetako egoerak apur bat ere hartuko ditugu
kontuan. Izan ere, uste dugu, hein batean, groenlandiarrek azken 40 urteotan urratu duten bideak argi
printzak ekarri ahal dizkigula guri eta munduko hizkuntza gutxiagotuei. Bidea, jakina, ez da perfektua
eta argi-ilunak agertzen dira eta etorkizunari begirako kezkak ere bai. Horiek guztiak kontuan hartu
behar dira eta euren ahalduntze politiko, soziala, ekonomiko eta kulturala ulertzeko gakoak ere aipatu
gura izan ditugu. • Hitz gakoak: inuitera, biziberritzea, Groenlandia, kalaallitsut.