32. zenbakia ·
1999 (1)
Joshua Fishamani elkarrizketa
Xabier Erize
Soziolinguistika ez da nik espero nuen moduan garatu�»
1999ko udan elkarrizketa bana egin nien soziolinguistikaren munduan aurkezpenik behar ez duten bi irakasle eta ikerlari handiri: Joshua Fishman eta Juan Cobarrubias. Fishmanen elkarrizketa abuztuaren 5ean egin nuen, New York University-n; Cobarrubiasena irailaren 7an grabatu nuen, Seton Hall University-ko (South Orange, New Jersey) bere bulegoan. Lehendabizikoa zenbaki honetan argitaratzen da, eta Juan Cobarrubiasena hurrengoan agertuko da.
Oso harrera ona eskaini zidan Joshua Fishmanek. Agian, euskalduna izateak lagunduko zidan, Fishmanek jakinmin berezia erakusten baitu euskararekiko. Hainbat gai jorratu zituen elkarrizketan, hala nola bere oraingo lanak, yiddish bere hizkuntza, soziolinguistikaren egungo egoera edo euskararen aldeko lanak.