119. zenbakia ·
2021 (2)
Jatorri atzerritarreko biztanleen hizkuntzak, hizkuntza-bizipenak eta -jarrerak Gipuzkoan
Belen Uranga
Gipuzkoako hizkuntzen mapa proiektuak jatorri atzerritarreko biztanleriaren hizkuntza-aniztasun
handia jarri zuen agerian 2018an eginiko lehen txostenean. Hizkuntzei buruz informazioa jasotzeko
protokolo zehatzik ez dagoenez, proiektu horrek hipotesi-mailan 120 hizkuntza baino gehiago hitz
egin daitezkeela Gipuzkoan aurreikusi zuen, herrialdean erroldatutako biztanle atzerritarren jatorria
aztertuta. Jatorri atzerritarreko biztanleen hizkuntzak, bizipenak eta jarrerak Gipuzkoan proiektuak horiengana
hurbiltzeko ikerketa kualitatiboa egin du, ezagutzeko zein diren hizkuntza horiek, baita hiztunek euren
hizkuntzekiko eta Gipuzkoan ofizialak diren euskara eta gaztelaniarekiko dituzten iritziak, jarrerak eta
praktikak ere. Artikulu honetan, ikerketa horren parte bateko emaitzak eskainiko dira, alegia, hiztun-kopuru
handiko taldeko kideen artean eta jatorrian gaztelania ofiziala dutenen taldean eginiko ikerketaren
emaitzak. Hitz gakoak: Gipuzkoako hizkuntzak, immigrazioko