Irakasleen esku-hartzeak ikasleen motibazio eta atxikimendu linguistikoa lantzeko. Motibazioa Sustatzeko Baliabideak formazio saioen esperientzia.
Rosa Ramos Alfaro
alfarorosa@ni.eus
Uharri Soziolinguistika Aplikatua
ORCID: 0009-0006-9385-7733, Yolanda Olasagarre MendinuetaYolanda Olasagarre Mendinueta
yolasaga@educacion.navarra.es
EIBZ- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua
ORCID: 0009-0003-6818-1194
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-131.4
Hezkuntza arlo garrantzitsua da haur eta gazteen portaera linguistikoak eraikitzeko. Hizkuntza
jabekuntzarako funtsezko eragilea izateaz gain, eskola ikasleen atxikimendu linguistikoa osatu
eta sendotzeko esparrua izan daiteke. Ikasleengana heltzeko, ordea, ezinbestekoa da irakasleekin lan
egitea, hau da, irakasleen trebakuntza zaintzea. Artikulu honetan azalduko dugu bide horretan Nafarroako
Euskarazko Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) koordinatutako Motibazioa Sustatzeko
Baliabideak izeneko formazio saioek eta gune digitalak egindako ekarpena. Batetik, orain arte ikusitako
aukerak eta zailtasunak azalduko ditugu. Bestetik, ikasleen euskararen erabilera lortzeko, ahozko
gaitasunaren nahikotasunarekin batera, beharrezkoa den hizkuntza atxikimendua modu sendo batez
lantzera heltzeko behar diren aldeko baldintzak aletuko ditugu. Bukatzeko, ikasleen atxikimenduari eta
motibazioari dagokienez, gure ustez maila teorikoan eta ikerketan kontuan hartzeko moduko aztergaiak
aipatuko ditugu. • Hitz gakoak: Irakasleen trebakuntza, motibazioa, atxikimendua, hezkuntza.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)