35. zenbakia · 2000 (1)

Iñaki Larrañagarekin elkarrizketa

Joxe Manuel Odriozola, Imanol Esnaola
IÑAKI LARRAÑAGA:«Orain Euskal Herri osoan euskaldun elebidunak %22,5a omen gara, eta orain dela hogei urte ere hala ginen. Non dago, beraz. euskaldungoaren gorakada?» Ezaguna du aldizkari honek Iñaki Larrañaga. Bera izan zen elkarrizketatu zuen lehen aditua eta geroztik, bere atzetik beste hemezortzi izan dira. Lehen elkarrizketa hartan euskararen uneko egoera, azken urteetako bilakaera eta etorkizunari buruzko galdera nagusiak erantzun behar izan zituen. Hamarkada osoa joan da eta hemen dugu berriro Iñaki Larrañaga. Soziolinguistika aplikatuaren Euskal Herriko aintzindari eta bilakaeraren lekuko historikoa izan dugu. Erretiroa dela medio, gaur egun SIADECOn zuen eginbehar profesionaletik urrundu bada ere, euskalgintzan bere ekarpenak bizirik dirau. Orain urte bete Zenbat Gara aldizkarian hautsak arrotu zituen artikulua idatzi zuen eta egun Txepetxekin batera Bizi+Hitza Fundazio Hololinguistikoaren erditze lanetan ari da. Soziolinguistika baino haratago, Munduko hizkuntzen arazoari irtenbide berriak aurkitu nahian.