34. zenbakia ·
2000 (4)
Iñaki Agirrerekin elkarrizketa
Imanol Esnaola
Guk hori argi dugu eta soziolinguista guztiek diote hizkuntza orok derrigor lurralde bat behar duela, nagusi izango den lurgune bat behar duela�».
UEMA zer den eta zertan den ezagutzen duen inor baldin bada Iñaki Arregi dugu hori. 1992az geroztik Mankomunitatean dugu lanean eta zuzen-zuzenetik jarraitu ditu euskararen normalkuntzan azken urteotan eman diren urratsak. Ondorengo orrialdeetan berarekin izandako elkarrizketa luze eta mamitsua jasotzen da. Bertan Mankomunitatearen bilakaera, lan esparruak, helburuak eta ametsak zein diren ezagutzeko parada izango dugu.