66. zenbakia ·
2008 (1)
IKASYS, norbere trebakntza sistematikoaren bidez egiten den ikasketa
Maite Gomez Lete
1. Proiektuaren kokalekua
Hezkuntza mailako I+G alorreko IKASYS izeneko proiektu berriztatzaileari buruz
xehetasunak ematea da artikulu honen helburua.
Aspaldi honetan hezkuntzan nabari diren hutsuneak betetzera dator Ikastolen
Elkarteak abian jarri duen proiektu hau, hau da, ariketak egiten trebe
izaten lagunduko dio ikasleari eta, bidenabar, baita buruz ikasten ere, eta
hori guztia autonomoki barneratzeko aukera eskaintzen dio proiektuak, betiere
ikasle bakoitzaren gaitasuna eta beharrak kontuan izanez eta horiei ahal den
egokiena erantzunez. Bestalde, proiektua aplikatuz, uste dugu, hainbat arazori
aurre egiteko baliabide gehiago izango dela eskura, ikasketan eta ikasleen artean
ematen den aniztasunean arreta gehiago ipiniko dela, irakaslearen eta ikaslearen
denbora-dedikazioa optimizatu egingo dela, eta, bestalde, bat-bateko zuzenketa
egingo duela, eta horrenbestez, etekinak hobetu eta ikaslearen autoerregulazioa
eta autonomi maila handiagoa lortuko dela.