120. zenbakia ·
2021 (1)
Ikasleen motibazioa handitzea, euskararekiko atxikimendua hobetzeko bidea
Yolanda Olasagarre Mendinueta, Rosa Ramos Alfaro
Aspaldiko kezkak dira ikasleen hizkuntzarekiko motibazioa, hizkuntzaren ezagutza eta
erabilera. Kezka horiei erantzuteko, gure ustez, ikerketa eta esku-hartzea elkarrekin bideratu behar dira.
2016-17 ikasturtean Nafarroan egindako DBH-ko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku
hartzean ikasleen motibazioa eta hura elikatzeko egindako esku-hartzearen eragina aztertu genituen.
Ikerketaren emaitzak abiapuntutzat hartuta, irakasleendako baliabideak berritzeko eta osatzeko beharra
ikusi genuen hezkuntza zentroetan ikasleekin motibazioa eta atxikimendua lantzeko, alegia, esku-hartzea
egiteko. Artikulu honetan gure ustez ikasleen hizkuntzarekiko motibazioa lantzerakoan kontuan
hartu beharreko gako nagusiak jaso ditugu, aipatutako ikerketaren emaitza nagusiak laburbildu ditugu
eta, azkenik, Motibazioa Sustatzeko Baliabideak blogean jasotako ibilbide eta jarduera proposamenen
zergatia azaldu dugu. • Hitz gakoak: motibazioa, atxikimendua, Bigarren Hezkuntza, barne-gatazka,
esku-hartzea, erabilera.
Abstract. Students’ motivation