62. zenbakia ·
2007 (1)
Ikasgelatik plazara hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian
Benito Fiz
Helduen euskalduntze-alfabetatzea (HEA) hasiera batetik euskara normalizaziorantz
eroango duen prozesuaren adarretako bat kontsideratu izan da. Izan ere, euskara
inoiz Euskal Herriko hizkuntza “normala”eta “naturala” izango bada eta herri
honetan maila guztietako hartu-emanetarako erabiliko badugu, hartarako behar
diren baldintza politiko-administratiboak, hizkuntzarekiko jarrerak eta hizkuntz-eredu
normalizatuarekin eta abarrekin batera, herritarrak hizkuntza arlo guztietan
erabiltzeko trebatzea dugu zer eginetako bat da.