46. zenbakia ·
2003 (1)
Hizkuntzen osasunari beha
Imanol Esnaola
Oharra: Honako lan hau David Crystal-en La muerte de las lenguas (Crystal 2001) liburuko lehen atalaren laburpena da. Honen bitartez ondoren datozen lanak eta hizkuntzen inguruan egin diren makroikerketak zer diren eta zein egoeretan gauzatzen diren ulertzeko atari lana egingo zuen azalpen bat osatu nahi izan dugu.
Gaur egun Arriskuan dauden hizkuntzen atlasa eta Arriskuan dauden hizkuntzen liburu gorria ezagunak bazaizkigu ere, hizkuntzak zenbatu eta sailkatzea aspaldidanik datorren lana da. David Crystal-ek hizkuntzen heriotzaz egindako lanak horrelako ikerketak zergatik egin behar diren, nola egin izan diren, zein arazorekin topo egin duten
azaltzen digu.