Hizkuntzen kudeaketa korporatiboari buruzko teoria eta praktika Euskal Herrian: euskararen kudeaketarako zergatiak eleaniztasunaren orokortze garaietan
Auxkin Galarraga Ezponda
auxkin.galarraga@ehu.eus
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8880-3208
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135-5
Artikulu honetan, Euskal Herrian hizkuntzen kudeaketa korporatiboaren garrantzia azpimarratu
duten ekarpen teoriko eta diskurtsiboak errebisatzen dira, enpresa pribatu zenbaiten
esperientzia praktikoak aztertzearekin batera. Azken 20 urteetan euskararen kudeaketa eta
hizkuntzen kudeaketari buruzko argudio eta ikuspegietan bilakaera esanguratsuak eman direla
defendatzen dugu, bi faktore nagusiren eraginez. Alde batetik, Euskal Herriko enpresa
pribatu gehienak testuinguru soziolinguistiko elebidun batetik, ingurune global eleaniztun
batean barneratuak egotera igaro dira eta horrek hizkuntza-gaietan esku-hartzeak burutzerakoan
euskararen kudeaketan fokua jarrita izatetik hizkuntzen kudeaketa konplexuago bat
burutu behar izatera bideratu ditu. Bestetik, azken urteetako diskurtsoetan hizkuntzen kudeaketaren
inguruko ikuspegi estrategiko bat garatuz joan da, hizkuntzak enpresa-helburuak
erdiesteko tresna edo bitarteko modura interpretatuz eta balioa sortzeko orduan zeharkako
onurak eskaintzen dituztela ulertuz. Edonola ere, hizkuntzen kudeaketa Euskal Herriko
enpresa gehiagotan barneratzen doan kudeaketa-arloa izan dadin, aurrerapauso zenbaiten
beharra identifikatzen da, maila akademikoan zein maila praktikoan, lurraldeko enpresek
hizkuntzen kudeaketa eta euskararen kudeaketa sakonago uztartzeko baliabideak eta gaitasunak
izan ditzaten.
Hitz gakoak: Hizkuntzen kudeaketa; Euskararen kudeaketa; Eleaniztasunaren kudeaketa;
Kudeaketa Estrategikoa; Enpresa pribatua.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)