120. zenbakia ·
2021 (1)
Hizkuntzaz besteko irakasgaietan euskararen ahozko erabilera indartzen
Inés García-Askoaga, Olatz Bengoetxea Manterola, Josune Zabala Alberdi
Artikulu honetan aurkezten den proiektuaren helburua izan da gelako euskararen ahozko
erabileraren praktika onuragarriak identifikatzea eta haiek sustatzea. Hizkuntzaz besteko irakasgaiak
erdigunean jarri eta arlo horietan ahozko erabilera indartzeko D ereduko hiru ikastetxeko irakasgaietako
jarduerak grabatu dira bideoz, Lehen Hezkuntzako azken bi ikasturtetan eta Bigarren Hezkuntzako
lehenengo zikloan. Proiektuan zehar irakas-jardueren grabazioak, haien azterketa eta irakasleen prestakuntza
tartekatu dira. Fokua berbazko elkarrekintzan jarrita, eta irakasleekin elkarlanean, euskararen
gaineko gogoeta egin da ikasleen ahozko adierazpidean eragiteko. Emaitzek agerian jartzen dute irakasleen
prestakuntzak eraldaketa eragiten duela gelako jardueran, eta elkarrekintza-egoera aberatsagoak
sortzen direla edukiak irakasteko orduan. Ikusitakoan oinarrituta, irakasleei beren irakasgaietan, haiek
edozein direlarik, hizkuntza-irizpideak sistematikoki txertatzen laguntzeko gida bat eskaintzen da.
• Hitz gakoak: ahozko euskararen garapena, hezkuntza eleaniztuna, irakasleen prestakuntza, bigarren
hizkuntzaren irakaskuntza, hizkuntza-gaitasunak arloetan.