EUskal errepertorioa hedabideetan 48. zenbakia · 2003 (3)

Hizkuntza normalizazioaren egoera juridikoa tokian tokiko telebistan

Bruguers Jardí
Aipatu artikulu hau
X
Reference style:
APA
Chicago
Harvard

Jardí, B. (2003). Hizkuntza normalizazioaren egoera juridikoa tokian tokiko telebistan. EUskal errepertorioa hedabideetan.

Jardí, Bruguers. 2003. "Hizkuntza normalizazioaren egoera juridikoa tokian tokiko telebistan." EUskal errepertorioa hedabideetan.

Jardí B. (2003). 'Hizkuntza normalizazioaren egoera juridikoa tokian tokiko telebistan.' EUskal errepertorioa hedabideetan.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Reference styles above use APA (6th edition), Chicago (16th edition) & Harvard (10th edition)
4 aldiz deskargatu da.

Oharra: lan hau NOVES SL Soziolinguistikako aldizkarian* argitaratu zen 2002ko udazkenean. Artikuluaren jatorrizko izenburua, “Escenari juridíc actual de la normalització lingüística en la televisió local” da. KOMUNIKAZIO SISTEMEN ETA TOKIAN TOKIKO TELEBISTEN BILAKAERA: ERABATEKO ALDAKETA Gaur egun, tokian tokiko telebistaz hitz egitean, ezin da aipatu gabe utzi komunikazio sistemetan gertatzen ari den ikaragarrizko aldaketa; hanka sartze handia izango litzateke. Komunikazio sistemak aipatu ditut, eta ez komunikabideak; izan ere, gure oraina eta gure geroa «telekomunikazioen, komunikabideen eta informazio teknologien arteko bateratasun eta harreman fenomenoek»[1] baldintzatuta daude. Fenomeno hori 1987an hasi zen, Llibre verd sobre el desenvolupament del mercat comú dels serveis i equips de telecomunicacions argitaratu zenean; liburu horrek lehen zirrikitua ireki zuen Europako telekomunikazioen monopolio naturalean, eta Espainiako telekomunikazioen sektorea liberalizatzeko oinarriak jarri zituen. Hain zuzen ere, estatu espainolean, liberalizazioaren esparru juridikoa ere 1987koa da[2], eta 11 urte geroago amaitu zen, apirilaren 24ko 11/1998 telekomunikazioei buruzko Legea onartu zenean. Lege horrek telekomunikazio zerbitzuen arteko bereizketa osoa bideratu zuen, ordura arte zerbitzu telefonikoarekin eta haren sarearekin lotuta ematen baitziren[3].
4 aldiz deskargatu da.