114. zenbakia · 2020 (1)

HIZKUNTZA-MUDANTZA EAEko IKASLEENGAN

Iñaki Martinez de Luna, Pablo Suberbiola Unanue
ARRUE ikerlerroaren aztergaia da eskolako ikasleen euskararen erabilera, EAEko lurraldeetan. Artikulu honetan, ikasle-multzo bertsuaren erabilera bi ikasmaila ezberdinetan (LH4n eta DBH2n) aztertu da, analisi hori birritan errepikatuz: ikasle multzo bat 2011n eta 2015ean hartuz, batetik, eta bigarren ikasle multzo bat 2013 eta 2017an. Horrela, LH4tik eta DBH2ra bitarteko erabileraren luzetarako bilakaera (longitudinala) izan da aztergai, ikasleek adinean aurrera egin ahala erabileran aldaketarik (mudantza) ote duten ikusteko eta, izatekotan, aldaketa hori zerk suspertzen edo galgatzen duen ezagutzeko. Horretarako eremu soziolinguistikoaren, familiaren eta eskolaren baldintzak ez ezik, parekoen arteko sozializazioa ere hartu da kontuan.