Laurence Alain eta Michelle Daveluy
Frantses Hizkuntzaren Kartak frantsesa "Estatuaren eta Legearen hizkuntza" bihurtzen du
Quebecen, baita "lan, hezkuntza, komunikazio, merkataritza eta negozioen ohiko hizkuntza" ere (GQ 1977).
Hizkuntza-legeek Kanadako probintzia horretako espazio sozioekonomikoan eta lantokietan duten
eragina aztertuko dugu, eta frantsesaren, ingelesaren eta hizkuntza autoktonoen inguruko dinamikei
helduko diegu. Horrek aukera ematen digu erronkak lantzeko, batzuentzat hizkuntza ardatz hartuta
lantzeko eta, beste batzuentzat, kultura hizpide izanda. 96. Lege Proiektuak berriki eragindako garapenen
inguruan eztabaidatuko dugu, zerbitzu publikoetan eta enpresa-munduan Kartaren printzipioak
are gehiago aplikatzeko borondate politikoa erakusten baitu. Aurretik salbuetsita egon diren esparruei
buruz sortu diren eztabaidak dokumentatu ditugu, hala nola zenbait enpresa-kategoria, goi-mailako
irakaskuntza eta etorkinentzako osasun-zerbitzuak. • Hitz gakoak: Quebec, frantsesa, hizkuntza autoktonoak,
101. Legea, 96. Lege Proiektua.
Eskuragarri dauden Deskargak: