42. zenbakia ·
2002 (1)
Hizkuntza Errepertorioaz
Jose Angel Irigaray
EUSKARA (HIZTUNA) BEREZIKI HAURTZAROAN, JARDUERA FORMALEAN ETA SINBOLIKOAN GELDITZEN ARI DEN BITARTEAN, ERDARAK (HIZTUNAK) ERREALITATE BIZIAN DIRA HAZTEN�»
1) Gaia propioki testuinguratzeko zantzuak
Hizkuntza sozietate erakundea da. Haren arazoak, elkarri lotuak, corpus eta status motakoak dira; egokitze-arautzeari eta normalizazioari dagozkienak, hurrenez hurren. Egokitze-arautzearen behar larrian dagoen hizkuntza, ia beti, sozietate mailan normalizatu gabe dagoelako da; diglosiazko egoeran. Arauturik ere, normalizazioaren behar larrian dagoenik ez da falta.