121. zenbakia ·
2021 (4)
Hizkuntza-biziberritzea eta aniztasuna Gasteizen: aniztasunean anitz
Alex Vadillo, Elena Urzelai
Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat ekimen garatu ditu hizkuntza aniztasunaren
inguruan. Ekimen hauek hiri barneko (adib. AnHitzak, Auzoko, etab.) eta kanpoko aniztasuna
(adib. HIGA) sustatzea izan dute xede eta udalerriko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren testuinguruan
kokatzen dira. Artikulu honetan ekimen horien testuingurua azaldu, horietako bakoitzak emandakoa eta
hortik ikasitakoa, eta aurrera begira sortutako ideia gakoak partekatzen dira. Hau honela, egileen ustez,
etorri berrien (hizkuntza) harrera-prozesuan eragitea, ikuspegi holistiko batetik lan egitea eta zeharlerrotasunean
sakontzea, hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta eleaniztasunaren apologia egiten jarraitzea
dira ardatzak. • Hitz gakoak: hizkuntza-aniztasuna; harrera; ekimenak; udalerria; ekintza-plana.