Hizkuntza alorreko proposamenak Europaren etorkizunarentzat

Europa Diversa taldea 2 aldiz deskargatu da.

Jaume Bofill Fundazioa, Kataluniako Universitat Obertako Humanitate eta Filologia fakultatea, Eurocongrés 2000 eta Unescoren Kataluniako Linguapax institutuak, elkar hartuta jardun ziren Europa Diversa izenaren pean. · Ongi etorri esanez Europaren Etorkizunari Buruzko Konbentzioak Europako Batasunaren hizkuntza politikari buruzko ideiak plazaratzeko eskaintzen duen aukerari; · Iristear dagoen Batasunaren hedatzeari ongi etorri esanez; · Batasunaren hizkuntza erregimen orokorra berritzeko konpromisoa hartuta, sortu zuten sei estatuentzat egina izan baitzen; · Munduan zehar hedatzen ari den globalizazioak hizkuntza eta kultura aniztasunari dakarkion mehatxuaz jabeturik; · Hizkuntza eskubideek giza eskubideen atala direlakoan; · Europaren ondare linguistiko eta kulturalaz harro; · Hizkuntza aniztasunaren zenbait alderdiri buruz Kontseiluak[1], Erregioen Batzordeak[2] eta Parlamentuak[3] berriki hartutako zenbait erabaki gogora ekarriz; · Europako Batasunaren[4] Oinarrizko Eskubideen Kartaren 22. artikuluak hizkuntza aniztasuna babesteaz dioena aintzat hartuz; · HIZGABEren "Ljouwert Declaration on Linguistic Diversity and the Future of the European Union" agiria gogoratuz;[5] · Ondorengo belaunaldientzat gure ondarearen berezko zati hau gordetzeko dugun arduraz jabeturik; Honakoa PROPOSATZEN DIOGU Europaren Etorkizunari Buruzko Konbentzioari, Europako Komunitateko instituzioei eta kide diren estatuetako gobernuei:
2 aldiz deskargatu da.